Datorren larunbatean, uztailaren 13an, Zuiako gazteek haien hamargarren eguna ospatuko dute Murgian. Urteurrena ospatzeko asmoz, egitarau oparoa prestatu dute Batu, antolatu, ekin, 15 urte elkarrekin! lelopean.
Goizeko 11:30etik hasita, kuadrillen arteko olinpiadak, trikipoteoa, herri bazkaria, bertso saioa –Ane Labaka eta Xabi Igoa bertsolariekin– eta kontzertuak egongo dira. Kontzertuak 20:30ean hasiko dira eta Paradixo, Eskean Kristö eta BassAgain taldeek joko dute. 23:00etan ekitaldia izango da.