Nolakoak ziren aspaldiko San Martinak?

Erredakzioa 2019ko uzt. 5a, 08:57

Jaietan murgilduta dago Aramaio. Jose Mari Velez de Mendizabalek denboran atzera egin du eta 1909 urtean ospatu ziren festen gaineko artikulua idatzi du.

Orain dela 110 urte, San Martin jaietan Aramaion gertatutakoaren lagintxo bat utzi du Jose Mari Velez de Mendizabalek bere blogean. Garai hartako festak nolakoak ziren azaltzen da bertan. 

Artikulua osorik irakurtzeko: https://txemax3.blogspot.com/2019/07/aramaioko-san-martin-jaiak-1909.html 

Atzo hasi ziren jaiak Aramaion, Papargorri eskolaniaren emanaldiarekin. Pregoia, baina, gaur irakurriko du Itur Zuri emakumeen elkarteak. Horra hor astelehenera bitartean izango diren ikuskizunak:

Uztailak 5:

  • 19:00: Suziria eta pregoia, Itur Zuri emakumearen eskutik.
  • 19:05: Trikitixa eskolakoekin eta buruhandi eta txistulariekin kalejira.
  • 19:30: Txosnen irekiera.
  • 20:00: Batumore batukada feminista taldearekin kalejira.
  • 23:00: Zunbalain erromeria.
  • 00:00: Kontzertuak: Niña Coyote eta Chico Tornado, Rukula eta Brigade Loko.
  • 00:00: Indarkeria sexistarik gabeko gunea Nardeaga kalean.
  • 05:00: Trapu jolasa txosnetan.

Uztailak 6:

  • 10:00: Hockey partiduak pilotalekuan.
  • 11:30: Umeentzako egurrezko jolasak plazan.
  • 11:30: Kotxe klasikoen erakustaldia plazan.
  • 12:00: Tortilla patata txapelketa.
  • 12.30: Aramangelu Txaranga.
  • 16:30: Briska eta mus txapelketa.
  • 17:00: Tiro plato txapelketa.
  • 17:00: Green Grass Festibal, Konpost taldearen emanaldia.
  • 17:00: Ping pong txapelketa
  • 18:30: Magia poteoa, Txoborro magoarekin.
  • 23:00: Puro Relajo taldearen emanaldia plazan.
  • 00:00: Kontzertuak: The Potes eta Kañeria 13.
  • 00:00: Indarkeria sexistarik gabeko gunea Nardeaga kalean.
  • 05:00: Makrotwisterra txosnetan.

Uztailak 7:

  • 11:00: Dianak herriko txistulariekin.
  • 12:00: Meza Bizente Goikoetxea abesbatzak lagunduta.
  • 13:00: Herriko ume jaioberriei ongietorria. Jarraian, herriko dantzarien emanaldia.
  • 17:00: Jolas parkea.
  • 18:00: Herri kirolak plazan.
  • 19:30: Ertzak bideak ikuskizuna plazan.
  • 20:00: Eusko Label parrillada plazan.
  • 20:30: Zuk in, zuk jan afaria txosnetan.
  • 22:30: Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna. Horren ostean, Berba pasea, eta jarraian, korto lehiaketa.

Uztailak 8:

  • 11:00: Umeentzako ekintzak parkean.
  • 12:30: Up! ikuskizuna plazan, Xabi Larrearekin.
  • 13:00: Kantu Jira Añain.
  • 16:30: Frontenis txapelketa misto azkarra.
  • 19:00: Emanaldia plazan.
  • 21:30: Herri afaria plazan. Mozorro onenari saria. Eta afalostean, Elektrotxaranga.
  • 23:00: Anbotoko Mariren despedida.
  • 01:00: DJ Isma txosnetan; horren ostean, Urrezko gibelaren sari banaketa.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide