Iparraldeari begira jarri dira zuiarrak, azken asteotan, Zuia Euskaraz ekimenaren baitan. Atzo ospatu dute ekitaldi sortaren egunik handiena, eta eguzkia eta beroa ere batu dira ospakizunera. Gaztetxean hamaiketakoa egin ostean, herriko plazara abiatu dira, erromerian. Bertan izan da dantzaldia, eta beste hainbat ikuskizun ere. Godalet dantzarekin ere ausartu dira. Herri bazkalostea Nat eta Watson bikotearen musikaz lagunduta egin dute.