Sindikatuek atzo Barazarren hil zen kamiolariaren heriotza salatu dute

Erredakzioa 2019ko mai. 23a, 11:32
Barazar mendatean izan zen istripua. Egilea: Gasteizko suhiltzaileak

Lanean zegoela istripua izan zuen 73 urteko legutioarrak.

Istripu larria izan zen atzo goizean Barazargo mendatean, bi kamioik elkar jo ostean. Ezbeharraren ondorioz, Ollerietako Lur Toki enpresako 73 urteko legutioarrak galdu zuen bizia.

Lan istripu hori zein astea hasi denetik Euskal Autonomia Erkidegoan hil diren beste lau beharginen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute bihar, ostirala, ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek, Bilbon. Ohar bateratu batean, elkartasuna adierazi nahi izan diete gidariaren senide eta gertukoei. Horrekin batera, "lan istripuen atzean ezkutatzen den prekarietatea errotik ezabatzeko" eskatu diete arduradun politikoei.

LAB sindikatuaren arabera, dagoeneko hogei lagun hil dira aurten lanean ari zirela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide