Langile bat hil da Gorbeia merkataritza gunean

Erredakzioa 2019ko api. 4a, 10:32
Kontzentrazioa deitu du gehiengo sindikalak astelehenean Gorbeian. LAB

Astelehenean, hilaren 8an, 12:00etan, Zigoitiko Gorbeia merkatal gunean, kontzentrazioa deitu dute ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek.

Langile bat hil da Gorbeia Merkataritza Gunean, Zigoitian, asteazken arratsaldean izandako lan istripu batean. Euskadi Irratiak jaso duen informazioaren arabera, 61 urteko gizona, Zigoitiko bizilaguna, araztegi batera erorita zendu da, merkataritza zentroko hustuketa gunean.

Dei baten bidez ohartarazi dituzte larrialdietako zerbitzuak, 19:10ean, baina bertara hurbildu diren medikuek gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Osalaneko arduradunak istripua izandako lekura joan dira, gertatutakoa argitzeko asmoz.

Urteko hamabigarrena

LAB sindikatuak azaldu du azken heriotza honekin, hamabi direla  gutxienez Hego Euskal Herrian urte hasieratik hildako langileak eta salatu du lan istripu hauek guztiek "prekarietatea" dutela oinarri. "Lan istripuak ez dira kasualitate kontua, bultzatzen diren lan harremanenen, prekarizazioaren, eta lan arautegi eta benetako prebentzio ezaren ondorio zuzenak dira".

Sindikatuak gaineratu duenez, apirilaren 1ean, Ulma Manutencion Kooperatibako langile baten lan heriotza ez traumatikoa jazo zen, Frantzian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide