Elena Loyo korrikalariak jasan duen eraso matxista salatu du Zuiako Udalak

Erredakzioa 2018ko urr. 19a, 10:37
Elena Loyo korrikalaria. / Lasterketak

Auto batek jarraitu eta "ozta-ozta" libratu zela kontatu zuen atleta zuiarrak.

Zuiako Udalak "irmotasunez" gaitzetsi du Elena Loyo korrikalariak salatutako eraso matxista. Murgian korrika egiten ari zela, kotxe batek jarraitu zuela salatu zuen Loyok sare sozialetan; SEAT Leon urdin batean jarraitu zion gizonaren datuak eman zituen. "Ozta-ozta alde egin eta leku seguruan jartzea lortu dut, baina kezkatzen nau gizon horrek beste emakume bati berdina egitea, asmo onik ez zuela uste dudalako", salatu zuen.

"Elena Loyo auzokideari eta haren inguruari laguntza osoa eskaini nahi diogu, eta jakitera eman nahi diogu gertu izango gaituela eta bere esku jarriko ditugula behar dituen baliabideak", adierazi du Udalak ohar batean. "Zuiako Udalak konpromisoa hartzen du lan egiten jarraitzeko eta laguntza eskaintzeko, bere eskumenak betez, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide