Aramaio ezagutzeko bisita gidatua egingo dute domekan

Mirian Biteri 2018ko urr. 17a, 10:04

Aramaioko Amillena elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako bisita gidatu sorta baten aurrenekoa da.

Aramaioko Udalarekin batera, udazkenerako eta datorren urteko udaberrirako bisita gidatuen programa osatu du Amillena elkarteak. Lehenengoa domekan, hilak 21, egingo dute. Ordubeteko iraupena izango duen ibilaldi baten bidez, Ibarra herriaren historiaren eta ondarearen oinarriak ezagutzeko aukera izango da, euskaraz. Pilotalekuan egin dute hitzordua, 11:00etan.

Bi bide daude izena emateko: Aramaioko udaletxera deituta (945 44 50 16), edo aramaio.amillena@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita.

Amillena, Aramaioko ahozko ondarea, ondare materiala eta naturala berreskuratu eta ezagutarazi, eta bertako turismoa sustatzeko helburuarekin sortutako elkarte bat da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide