'Herri Txiki, Infernu handi' saioa grabatu dute Legution

Mirian Biteri 2018ko urriaren 5a

Ikusmina piztu zuen pilotalekuan egindako grabazioak.

Pasa den astean elkarrizketak eta bestelako grabazio saioak egin ostean, atzo iluntzean grabatu zuten EITBko Herri txiki, infernu handi telebista saiorako ekitaldia, Legutioko Fernando Garaita pilotalekuan. Jende asko izan zen aurrez grabatutako el­karrizketak ikusten eta Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren bakarrizketak zein Sebastian Lizasoren bertsoak entzuten.

Saioa hasi aurretik, Euskaraldia ekimenean izena emateko aukera izan zuten legutioarrek. Denera, 41 lagunek eman zuten izena: 32 ahobizi eta 9 belarriprest.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago