Donostiako Gardena, Urnietako Lappa eta Gasteizko La celda del despertar zein Txaokari taldeak lehiatuko dira Zuiako pop, rock eta folk musikako lehen lehiaketan. Irailaren 1ean Murgian ospatuko den Zuialdi Jaialdiak hasi berriak diren musika taldeei laguntzea eta bailaran kultura sustatzea ditu xede.
Jaialdia 13:00etan hasiko da, udalerriko hainbat talderen emanaldiekin, hala nola, Zuiako dantzariak, Bidabarri dantza taldea eta Jose Luis Cantabrana txistularia. Arratsaldean, berriz, musikari profesionalekin osatutako epaimahai batek pop, rock eta folk taldeak epaituko ditu. Sari banaketa eta zozketaren ostean, Tuterako Timbakada taldeak kontzertu bat eskainiko du.