Larunbatean abiatuko da Zigoitia Euskaraz

Erredakzioa 2018ko abu. 31a, 16:00

Mairuelegorretako jaialdia irailaren 9an egingo dute. ALEA

Iraileko lehen bi asteburuak gorde dituzte zigoitiarrek euskaraz antolatutako ekintzekin gozatzeko: dantzaldiak, bertso-saioa, emanaldiak eta Mairuelegorretako Euskal Jaia.

Jarraian, irailaren 1etik 9ra antolatutako ekintzak:

  • Irailak 1, Larunbata (Akostan):

16:00-18:00 Korrika bizikletan: Akostan hasi eta bukatu.

18:30 Askaria.

19:00 Umeentzako ikuskizuna. Bola Bai (Nai malabarista). Ondoren, jatekoa eta edatekoa.

20:30 Dantza plaza. Lantzean Behin taldearekin.

  • Irailak 2, Igandea (Gopegin):

11:30 Meza euskaraz.

12:00 Mairu abesbatzaren emanaldia. Ondoren, Oketa Alai dantza taldea, Legutioko txistulariek lagunduta. Bukaeran, jatekoa eta edatekoa.

  • Irailak 8, Larunbata (Ondategin):

19:00 Bocabeats taldearen emanaldia, Zigoitia aretoan.

20:00 Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena. Ondoren, poteoa txistu-txarangarekin.

  • Irailak 9, Igandea (Euskal Jaia; Mairuelegorretako kobazuloan eta Ondategin):

11:00 Txalaparta, bertsolariak: Aroa Arrizubieta eta Asier Rubio; Oketa Alai dantza taldearen ikuskizuna; Ane Gebara, Zuriñe eta Fran Hesian (akustikoa), eta ezpatadantza Jare taldearekin.

15:00 Herri Bazkaria, Bengolarrako frontoian. Txartelak salgai 15 eurotan Bengolarra tabernan. Dantza plaza eta erromeria Laiotz taldearekin.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago