Lumagorri taldeak salatu duenez, eraso homofobo bat izan zen larunbatean Zigoitian. Hainbat pertsona gerturatu ziren cruising leku batera, eta han inguruan aparkatuta zeuden kotxeetan kalteak eragin eta bertan zeuden lagunei eraso zieten. Oihuak, irainak eta harriak bota zizkieten han zeuden lagunei, heterosexismoaren kontrako elkarteak esan duenez.
Halaber, eraso horren lekuko edo biktima izan zirenei telefono-zenbaki honetara deitzeko eskatu die Lumagorrik: 633 30 96 53. Orientazio edo identitate sexualaren aurkako erasoen biktimak babesten jarraituko duela nabarmendu du elkarteak.