Herritartasuna sendotzeko, horma-irudi bat egin dute Zuian

Erredakzioa 2018ko uzt. 31a, 10:05

Atzo aurkeztu zuten Murgiako horma-irudia. / Irantzu Lekue

Murgiako 30 lagunek parte hartu dute atzo aurkeztutako muralean.

Hiru aste eman dituzte Zuiako udalerriko herritarrek Murgiako Jai-Alai frontoian horma-irudi bat sortzeko, Gasteizko Irantzu Lekue artistaren gidaritzapean. "Zuiako herriari parte-hartzea eskertu nahi diot, eta zoriondu lortutako emaitzagatik. Egileek eta lana ikustera gerturatu diren guztiek esan digute lan ederra dela, eta ni harro, eurentzako baita lana".

Zuiako Udalak bultzatutako proiektu honek "herritarren parte-hartzea eta gizarte eraldaketa" izan ditu ardatzak,eta artea, euskara, generoa eta tradizioak hizpide. Herritartasuna sendotu dute, auzolanean, eta horretarako Lekuek sortutako dinamika eta saioak izan dira gidari. Zuiako herritarrekin margotu du Jai Alai horma-irudia, udalerriko hainbat ikur oinarri hartuta. Besteak beste, ume bat, zubi bat, bertako ibaila, bolatoki bat eta Gorbeia ageri dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago