80 emakume baino gehiago Gorbeialdeko Emakumeen XXIII. Topaketan

Erredakzioa 2018ko eka. 6a, 11:44
Irudia: LAIA eskola

Besteak beste, Volar pelikula proiektatu zuten Legutioko Kultur Etxean. 

Gorbeialdeko Emakumeen XXIII. Topaketa izan zen aurreko ekainaren 1ean. 80 emakume baino gehiago gerturatu ziren Legutioko Kultur Etxera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaz aritzeko. Besteak beste, indarkeria eta biziraupena izan ziren jorratutako gai nagusiak. 

Hala, Emakundek ekoiztutako Volar pelikula proiektatu zuten. Ikus-entzunezko honek indarkeria matxista bizi izan duten bederatzi emakumeren bizipenak eta esperientziak jaso ditu. Proiekzioaren ondoren, topaketan bildutako emakumeek filmaren protagonistekin hausnarketak eta iritziak partekatzeko aukera izan zuten.

Horrez gain, psikologo, taldeko psikoterapeuta eta emakumeen ahalduntze prozesuan aditu Itziar Gandiak Zahartzaroaz gozatzea hitzaldia eskaini zuen, eta emakumeen adintze prozesu berrien inguruan aritu zen.

Gorbeialdeako talde feministaren bideo batek eta Izarra batukadak amaiera eman zioten XXIII. topaguneari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide