Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak jakinarazitakoaren arabera, Buruaga arditegiak ekoitzitako bi gazta kentzen ari dira dendetatik. Buruaga izeneko gazta da horietako bat, eta bestea marka desberdinentzat egin dute: San Donato, Izaga, Arralde, Euskal Gazta, Lapiko eta Kutixak. Hauetan listeria monocytogenes bakterioa eta beste batzuetan toxina estafilokozikoa atzeman dituzte.
Osasun publikoko ikuskatzaileek egindako ohiko kontrol batean atzeman dituzte kutsatutako gaztak, bi pertsonak ustez enpresa horrek esne gordinarekin egindako ardi gazta jan ondoren intoxikazio arina izan ostean.
Gazta horiek etxean izanez gero, ez jateko eskatu dute, eta jan ostean ezohiko sintomak izanez gero ospitalera joateko.