Gorbeialdeko Kuadrillako Dantzarien III. Topaketa egin dute larunbatean, Murgian. Zuiako Dantzariak, Bidabarri (Zuia), Lagun Artea (Aramaio), Triskari (Urkabustaiz) eta Oketa Alai (Zigoitia) bertan izan dira, Ordago Folk Taldearen musikaz lagunduta. Herri bakoitzeko dantzaririk txikienek ere parte hartu dute festan, eta ederki asko moldatu dira.
Alaitasuna nagusi izan bada ere, errealitate gordina ezin uka, eta dantza berezia ere egin dute, "Erre zenituzten" abestiaz lagunduta, ostiralean Gasteizen eraildako bi emakumeen omenez. Haientzat izan da ekitaldiko txalo zaparradarik handiena.