Bertan izango dira kuadrillako herri desberdinetako dantza taldeak, tartean Aramaioko Lagun Artean dantza taldea ere bai. Egitaraua jarraituta, herri bakoitzeko taldeek koreografia egingo dute eta ondoren beste dantza batzuk ere elkarrekin dantzatuko dituzte. Amaitzeko, dantza plaza izango da, hara joango diren guztiei dantza egiteko aukera eskainiz.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.