Gorbeialdeko euskaltzaleen topaketa

Erredakzioa 2018ko mar. 20a, 16:23

Urtarrilaren 27an Gorbeialdeko euskaltzaleak Murgian elkartu ziren, udalerri bakoitzean egindako ekimenik esanguratsuenak aurkezteko.

Pasa den urtarrilaren 27an Gorbeialdeko Euskaltzaleon Topaketaren I. edizioa egin zuten, Murgian. Aramaioko Txirritola euskara elkarteak, Zuiako Baietz 42! taldeak, Zigoitiko Zigoitia Euskaraz lan taldeak, Urkabustaizko Lan eta Jolas elkarteak eta Legutioko euskaltzaleen mugimenduak hartu zuten parte. Guztira, 30 lagun elkartu ziren udalerri bakoitzean urtean zehar egindako ekimenik esanguratsuenak aurkezteko eta lan horretan buru-belarri sartzeko arrazoiak aletzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago