Jon Barcenaren gorpua topatu dute bere senide eta lagunek

Erredakzioa 2018ko urt. 28a, 12:49

Azken egunetan uretan egin dituzte bilaketa lanak Legutioko urtegian. /Alea

Bederatziak aldera topatu dute hilotza, Legutioko urtegi ondoko baso batean.

Abenduaren 30etik desagertuta zegoen Jon Barcena Berrizko (Bizkaia) gaztea, Gorbeiara lagun batzuekin igo eta gero. Herrizaingo sailak uste zuen uretan egon zitekeela, baina azkenean lurrean aurkitu dute, haren arropak aurkitu zituzten txabolatik gertu; ziurtatu dutenez, aurretik ere egin zituzten miaketa lanak han.

Lagun eta senide talde bat izan da gaur bilaketa lanetan ibili dena. Identifikazio ofiziala egitea falta den arren, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Saileko buruak jakitera eman duenez, senide batek identifikatu du Jon Barcenaren gorpua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago