Aramaioko Udalak webgunean argitaratu duen informazioaren arabera, herritar batzuk aditzera eman dutenez, herrian argi enpresa ezezagun baten ordezkari bat dabil eta eskaintza berria egiten ari da. Itxuraz, oraingoarekin alderatuta oso ona den eskaintza egiten du. "Honen aurrean, herritar batzuk udaletxera etorri dira honetaz galdetzen eta dagokion konprobazioak egin ondoren, ikusi da eskaintza faltsua dela eta atzean iruzurra egon daitekeela".
Horregatik, norbaitek eskaintza jasotzen badu, benetan egia dela egiaztatzea eskatzen du Udalak.