Estelada kendu dute Legution, Espainiako ordezkaritzaordearen aginduz

Erredakzioa 2017ko abe. 20a, 17:21

Kataluniako prozesuari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea, Legution. /Alea

Kataluniako prozesu independentista eta demokratikoari babesa helarazi dio ohar batean.

Legutioko Udalak Espainiako Gobernuko azpiordezkaritzaren agindua jaso du Kataluniako bandera independentista kentzeko, kendu ezean "neurri legalak" hartuko dituen mehatxuarekin. "Beste behin ere, Espainiako Estatuko ordezkariek justiziaren mehatxua erabiltzen dute elkartasunaren aurka", adierazi du udal gobernuak ohar batean.

Agindua bete, eta udaletxeko balkoian jarritako estelada kentzeko erabakia hartu du Udalak. Kataluniako prozesu independentistari elkartasuna adierazi eta atxilotutako buruzagi politikoei babesa emateko jarri zutela argitu dute Udaletik, eta kendu arren "prozesu independentista eta demokratikoari" babesa ematen jarraituko dutela adierazi dute.   

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago