Estatus politikoaren inguruko herri galdeketekin jarraituko du hurrengo urtean Gure Esku Dagok, eta horien artean Zuian izango dute hitzordua. Maiatzaren 6an izango dela jakinarazi dute sare sozialetan zabaldutako bideo batean. Aurretik, galdera adostu behar dute eta galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketa jarriko dute martxan.