Topaketaren helburua: Gorbeialdean euskalgintzan lanean ari diren taldeek, udalerriz udalerri, antolatzen dituen jarduerarik nabarmenen bilduma egitea da. Horrek, gure Kuadrillan euskararen erabilera handitzeko egiten dugunaren argazki bat emango digu. Eta esperientziak trukatzeko ere balioko du. Horrekin batera, jarduera horiek antolatzeko sakonean dugun arrazoien inguruko hausnarketatxoa ere egin nahi dugu. Horregatik izenburua: "Zerk mugitzen gaitu?" Hau da, zein dira egiten duguna egiteko indarra ematen diguten arrazoiak? Bukatzeko, 2018aren amaieran Euskal Herri osoan egingo den euskaldunen aktibazio-erronkaren berri (Euskaraldia) emango digute Topaguneko kideek.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.