Eskalmendiko trikuharri monumentuak 3.000 metro karratutik gora izan ditzake

Mirian Biteri 2017ko urr. 20a, 09:47

Ondare Babesak egindako lanek ondorioztatu dute 250 metroko ingurua eta, gehienez, 2,60 metroko garaiera duen monumentua dela langai dena.

Balorazio zangek eta ondorengo zundaketarako lurzati erdian egindako induskatze lanek agerian utzi dute monumentu handia dela eta, nagusiki, hiru zatik osatzen dutela: erdiko ganberak, harrizko tumuluak eta buztinezko kanpoko tumuluak.

Erdiko ganberak oinplano poligonala du, zazpi metro karratu ingurukoa, bost bloke handik mugarritutakoa. Horietatik, hiru baino ez daude jatorrizko posizioan. Bloke aloktonoak dira; hau da, zenbait kilometrotatik ekarritakoak monumentua egiteko. Barrua arpilatua izan zen, iraganean aldatua, eta, berriro ere, betea harri eta lur aske bidez. Tumuluari dagokionez, oinplano biribileko eraikuntza litzateke, ganberaren inguruan eraztun konikoaren itxura hartuko lukeena. 57 metro koadroko azalera du.

Lakondoko trikuharria

Arkeologoek behin-behineko estalki bat jarriko dute, aurrerantzean Lakondoko trikuharria izena edukiko duen monumentua babesteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago