Horra hor irailaren 2tik 10era bitartean egingo diren ekintzak:
Irailak 2, Larunbata (Berrikano):
- 16:00-18:00 Korrika bizikletan: Berrikanon hasi eta bukatu.
- 18:30 Merienda.
- 19:00 Umeentzako ikuskizuna: Potxin eta Patxin. Piramideak. Ondoren, jatekoa eta edatekoa.
- 20:30 Dantza plaza, Lantzean Behin taldearekin.
Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldi guztiak frontoian (Bengolarra) egingo dituzte.
Irailak 3, Igandea (Zestafe):
- 11:30 Meza euskaraz.
- 12:00 Mairu abesbatzaren emanaldia.
- 12:45 Oketa Alai dantza taldea, Legutioko Txistulariek lagunduta. Amaitutakoan, jatekoa eta edatekoa.
Irailak 8, Ostirala (Ondategi):
- 18:00 Festikaleren barruan, kale antzerkia: Organik antzeztuko du Ameztu taldeak, Bengolarra parkean. Eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan izango da ikuskizuna.
Irailak 9, Larunbata (Ondategi):
- 18:00 Zesta-punta erakustaldia eta saioa, Landa eta Zarandonaren eskutik. Bengolarran.
- 20:00 trikipoteoa.
Irailak 10, Igandea (Mairuelegorretan eta Ondategin):
- 11:00 Euskal Jaia, Mairuelegorretako kobazuloan: txapalarta, Oihane Perea eta Onintza Enbeita bertsolariak, Oketa-Alai dantza taldea, Viñaspre&Pastor Bertso-hop saioa, emanaldi sorpresa, gibelurdinek eta Ezpatadantza, Jare taldearekin.
- 15:00 Herri bazkaria Bengolarran: sarrerakoak (entsalada, pudina, gazpatxoa), oilaskoa, postrea, kafea eta txupitoa. Txartelak salgai irailaren 5era arte, 15 euroan, Bengolarra tabernan. Bazkalostean, dantza-plaza eta erromeria izango dira Laiotz taldearekin.