Datorren asteburuan Martxoak 3 ekintza programa antolatu du Zuiako Udalak, Memoria Historikoa errekuperatzeko lanaren barruan. Hala, erakusketa, dokumental emanaldia eta Carlos Carnicero Herreros historialariaren hitzaldi bat izango dira, Bea-Murgia Etxean.
Bihar, abuztuak 31, proiektatuko den Massacre in Vitoria dokumentalak hasiera emango dio ekintza programari. 18:00etan hasiko da, eta emanaldian Martxoak 3 elkarteko kide batzuk izango dira. Besteak beste, Nerea Martinez Aranburuzabala eta Andoni Txasko.
Ondoren, Martxoak 3 grebatik sarraskira - De la huelga a la matanza erakusketa inauguratuko da. Irailaren 3ra arte egongo da ikusgai, 18:00etatik 21:00ak bitartean.
Amaitzeko, irailaren 1ean 19:30ean, La ciudad donde nunca pasa nada: Vitoria 3 de marzo de 1976 liburuaren egile eta historialari Carlos Cenicero Herrerosek hitzaldia emango du.