Milioi bat euro Gopegiko saneamendu eta arazketa lanentzako

Erredakzioa 2017ko uzt. 19a, 10:13

Arazketa sistema berri bat egitea aurreikusten du proiektuak.

Aldundiko Gobernu Kontseiluak Gopegiko saneamendu sarean eta arazketa sistemetan hobekuntzak egiteko obrak kontratatzea onartu du.

Hala, proiektuak 926.753 euroko aurrekontua du, eta arazketa sistema berri bat egitea aurreikusten du. Modu horretan, Apodakako akuiferoari sortzen zaion eragina txikiagotuko litzateke. Filtro berde berriak eta tratamenduko bi fase izango ditu proiektuan jaso den HUA berriak. Aldundiak araztegietan mota horretako filtroak erabiltzen dituen lehendabiziko aldia da, eta haien funtzionamenduari erreparatuko dio antzeko neurriko herriguneetan jartzeko.

Halaber, URAk zenbaitetan eskatu dio Zigoitiko Ur Partzuergoari udalerriaren saneamendu eta arazketa arazoa zuzen dezala; izan ere, ez ditu isurketa parametroak betetzen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago