841 metro ditu itsasoaren mailatik eta haranaren ikuspegi zoragarriak daude bertan.
Santutegiaren berri ematen duen lehen dokumentua 1138. urtekoa da; hasierako eliza erromaniko hartatik, baina, ez da ezer gelditzen. Tertzeleak eta ligaturak dituzten tenpluko gangak XIV. eta XV. mendekoak dira eta sakristiako igeltsuzko ganga faltsuak, berriz, XVIII. mendekoak. Interesatuek 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara topatuko dute zabalik.