Tontorrera joateko ondo seinalizatutako bi ibilaldi daude: Lehenengoak, Pagazurira doanak, harizti eder bat eta txilardi eremu zabalak zeharkatzen ditu. Bigarrena, Zubialde ibaian gora doana da. Ibilbide horretan aurkituko du mendizaleak Muruako antzinako harrobietako atseden-lekua; Gorbeiako urtegietatik hurbil dago. Toki honetatik zuzenean igo daiteke Gorbeiako tontorrera Arrorianotik joanda edota Mairuelegorretako haitzuloetara desbideratuz; 12 kilometrotik gorako garapena du kobak.