Udarako planak, Araban

Murgiako Ezti Museoa

Mirian Biteri 2017ko uzt. 13a, 10:57

Eztigintzaren munduan murgildu nahi denak Murgiako Oregi etxean dagoen Ezti Museoa bisitatu dezake.

Gorbeia aldeko eztia non eta nola egiten den ikastearekin batera, erlauntzak erabiltzeko eta eztia eta eratorriak egiteko arbasoek erabiltzen zituzten tresnak ere gertutik ikusi ahal dira bertan. Uztaila eta abuztuko asteburuetan 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik, uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean izan ezik; 11:00etatik 13:00etara egongo da ikusgai bi egun horietan. Aste barruan ikusterik ere badago, erreserba aldez aurretik eginda 945- 43 04 40 telefono zenbakian. Debalde da sarrera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago