Euskal dantzak, antzerkia, bazkari herrikoia, kontzertua eta, nola ez, irrintzi lehiaketa izan dira asteburuan zehar. Aurreko astean ere egon da zer aukeratu: kirolak, jokoak, mendi irteera eta hitzaldiak. Larunbateko postre lehiaketan, norgehiagoka handia izan da, eta tongo salaketak ere entzun dira.
Aurten, gainera, Baietz 42! egitasmoarekin batera egin da ospakizuna, eta euskara barra-barra atera da Murgiako plazara. Sorginak izan dira aurtengo protagonistak, eta iraganeko herri ezagutzan oinarritutako
sendabelarrak ere. Horiek ezagutzeko, liburuxka bat banatu dute Zuian. San Joan suaren errautsak kendu dituzte jada Murgiako plazatik, hurrengo hitzordurako bidea dotore-dotore utzita.