Garagardo artisauen azoka izango du lehen aldiz Legutiok

Mirian Biteri 2017ko eka. 7a, 11:46

Denera, zazpi artisauk egindako garagardoa dastatu eta eskuratu ahalko da, plazan.

Legution izango diren zazpi garagardogiletatik bost dira arabarrak: hain justu ere, Garagart, Aiaragardo, Gastheiz, Saltus eta UdaBeer; azken bi horiek, gainera, Gorbeialdean eginda daude. Beste biak, Baobeer eta La txika, hurrenez hurren, Gipuzkoatik eta Bizkaitik helduko dira.

Garagardoa edatearekin batera, dantza ere egin ahal izango da igandean. Eguerdian, 12:30ean, dantzaldia eskainiko du Elizagoien Ahizpak talde nafarrak; Arratsaldean, berriz, folk doinuak izango dira nagusi, Parradust taldearen eskutik.

Galdutako indarrak berreskuratzeko aukera ere izango da plazan bertan jarriko diren food truck-ekin; besteak beste, krepak, takoak eta saltxitxa-ogitartekoak salduko dituzte. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago