Eskualdeko herrietan egingo diren udalekuetan parte hartuko duten begiraleei formazioa eskaintzea da horren helburua, bereziki euskararen erabilera kontuan hartuta.
Bi saio dira: ekainaren 20an, Izarrako kultura etxean, 17:00etatik 20:00etara; eta hilaren 24an, Aramaioko kultura etxean, 16:00etatik 19:00etara. Honako helbidean eman behar da izena: euskara@gorbeialdea.eus