BAIETZ 42! ekimenak antolatuta, aktibazioarekin eta euskararen berreskurapen-lanekin lotutako tailer bat izango da, hamar ordutakoa, bi egunetan banatuta. Bigarrena da hau.
Euskaraz egiteko gogoa duzu? Tailer honen bidez, euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murrizten lagunduko dizugu, eta hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago sentituko zara.
Info gehiago: telptailerrak.eus
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.