Lehen sektorea oinarri duen astea dute ostera Aramaion

Mirian Biteri 2017ko mai. 5a, 07:06

Egilea: Goiena

Hilaren 6tik 13ra bitartean, mota guztietako publikoari zuzendutako ekintzak izango dira

Bosgarrenez antolatu du Lorabarri Astea Aramailur kontsumo elkarteak, herriko beste hainbat eragile eta Udalaren laguntzarekin. Horra hor egitaraua:

  • Maiatzak 6: Garagardo ikastaroa 10:00etan, Sastiñan.
  • Maiatzak 7: 10:00etan hasita, belar meta egingo dute haurrekin, parkean.
  • Maiatzak 9: Buztinaren erabilpen terapeutikoari buruzko tailerrak. Eguerdiko saioa eskolan izango da 14:00etan eta umeei dago zuzenduta; arratsaldekoa, erretiratuen elkartean egingo dute 17:00etan.
  • Maiatzak 10: Ortu eta baso bioanitzen gaineko berbaldia 19:00etan, Sastiñan, Iñaki Etxebesterekin.
  • Maiatzak 11: 'Altza Porru' komiki hitzaldia 18:00etan, Sastiñan.
  • Maiatzak 13: Lorabarri azoka 1:00etatik 14:00etara, Bixente Goikoetxea plazan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago