Bertsoa bizi gazte lehiaketa Arabako gazteen euskarazko talde sormenak bultzatu eta argitara ekarri nahi ditu, hitzez, doinuz eta irudiz osaturiko bideoklip lehiaketa baten bidez.
14-18 urte bitarteko lagunei zuzendurik dago, eta eskatzen zaien bakarra da bertsoak egin, abestien letrak aldatu edo rap bat osatzeko euskaraz, eta bideo-klipa maiatzaren 5a baino lehen bertsoabizi@gmail.com korreora bidaltzeko.
Bertsoa bizi gazte eguna Legution ospatuko da. Sari banaketa, bazkaria eta egun osoko jaia izango da.
10:00etan Aurkezpena Kultur Etxean.
10:30ean Bideoklipak.
11:30ean Hamaiketakoa.
12:00etan Gazteen 14-18 urte bitarteko bat-bateko eskolarteko finala.
14:30ean Bazkaria Frontoian.
16:00etan Sari banaketa eta amaiera jaia Frontoian.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.