20. Korrika

Gorbeialdea bisitatuko du ostera ere Korrikak

Mirian Biteri 2017ko api. 6a, 11:30

Ostiral goizaldean egingo du bigarren sartu-irtena; Ubide atzean utzita sartuko da Arabara, 04:08an. Ordubete beranduago helduko da Gopegira; 05:47an, Murgiara; eta, 06:42an, Izarrara. 

Lasterketaren inguruan, hainbat ekimen egingo dira ostiralean. Murgian, esaterako, Korrika Txikia dute 11:30ean, Oro Ama Birjina eskolakoek; 15:00etan, Urkabustaizko etxeko txikienen txanda da. Aramaion, trikiti jaialdia dute egun berean; eta Izarran, Futbolariak eta printzesak antzezlana, 19:30ean. Ikuskizun berdina ikusi ahalko dute larunbat arratsaldean, Zigoitian.

Lasterketak bitartean bere ibilbidea egiten jarraituko du; larunbatean itzuliko da bertara, Debagoiena igaro ostean. 14:59an sartuko da Landara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago