Haurdunalditik hasita haurraren lehengo bi urterarte gurasoek izaten dituzten kezkak konpartitzeko eta eguneroko bizitzaz hitz egiteko, informatzeko eta konpartitzeko lekua izango dira tertulia hauek. Baina batez ere, azpimarratu nahi da ez direla inoren jokabideak epaituko.
Gurasoei zuzenduriko tertulia hauek asteartetan izango dira, hamabots egunetik behin, arratsaldeko 5etatik 7etara.
Aholkularia Tzaitel Aldasoro Bengoa izango da eta interesa duenak izena eman beharko du aurretik, honako emailean:aramaixokogurasotertulixie@gmail.com
Doan eskainiko dira tertuliak.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.