Urkabustaiz eta Zigoitiako euskararen erabileraren inguruko neurketa argitaratu dute

Erredakzioa 2017ko ots. 14a, 12:58

Urrian euskararen erabileraren gaineko neurketa egin zuen Soziolinguistika Klusterrak Urkabustaiz eta Zigoitiako kaleetan.

Jadanik argitaratu dira Urkabustaiz eta Zigoitiako kaleetako euskararen erabileraren datuak.

Zigoitiari dagokionez, elkarrizketen %16,8 euskaraz ziren, eta gaztelaniakoak, berriz, %83,3. Ez zen beste hizkuntzen erabilerarik jaso. Urkabustaizen, berriz, neurketaren emaitza orokorra honakoa da: behatutako hiztun kopuru osotik, %17,8k erabili zuen euskara. %78,4k erabili zuten gaztelania, eta %3,4k euskara eta gaztelania ez den beste hizkuntzaren bat.

Gorbeialdeko gainontzeko herriei dagokienez, Arratzua-Ubarrundian ez da neurketarik egin, eta Legution ere ez. Aramaion egin dute, baina oraindik ez da argitaratu. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago