Gaur hasiko da Legutioko aurtengo San Blas jaia

Mirian Biteri 2017ko otsailaren 3a

Ostiraletik igandera bitartean jai giroan murgilduko dira legutioarrak.

Herriko zaindariaren omenez, egitarau zabala antolatu baitute elkarlanean Legutioko Administrazio Batzarrak eta Gazte Asanbladak.  

Egitaraua:

Ostirala, otsailak 3:

  • 11:00 Kalejira.
  • 12:00 Meza.
  • 13:30 Bolo txapelketa.
  • 14:30 Herri bazkaria eta jarraian, dantzaldia.
  • 16:00 Puzgarriak.
  • 20:00 Elektrotxaranga.
  • 22:00 Kontzertuak: Orbanak, Ezustean eta Gaitzerdi.

Larunbata, otsailak 4:

  • 11:30 Umeentzako jolasak.
  • 17:30 Trikipoteoa.
  • 18:15 Pilota partiduak.
  • 23:00 Kontzertuak: Vadebo eta Zirkinik ez.

Igandea, otsailak 5:

  • 12:30 Haur zinema.
  • 13:00 Txaranga.
  • 19:00 Helduentzako ikuskizuna: Sun magoarekin.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago