Gertu dute aurtengo Festikale jaialdia

Mirian Biteri 2016ko uzt. 20a, 11:39

Abuztuaren 25etik 28ra biartatean, Festikale kale-antzerkiaren erakustaldiaren hirugarren edizioa egingo dute Zigoitiko eta Zuiako udalerrietan.

Hain justu ere, Gopegiko Bengolarra parkea eta Murgiako udaletxe plaza arte eszenikoz eta zirkuz beteko dira egun horietan.  

Aurten, bost konpainia izango dira bertan. Kataluniatik iritsitako Ponten Piek Artika izeneko ikuskizuna eskainiko du egunero Gopegin. Frantziako Teatre de Rugissant konpainiak, berriz, jaialdiaren lehen bi egunetan antzeztuko du Tout Seul lana, Murgiako plazan.

Hortzmuga, euskaraz

Abuztuaren 26 eta 27an, jaialdian parte hartuko duen Euskal Herriko ordezkari bakarra ikusteko aukera izango da Gopegin; Hortzmugak Nola antzezlana aurkeztuko du. Nabarmentzekoa da abuztuaren 26an eskainiko dituen emanaldiak euskaraz izango direla.

Ymedio konpainia andaluziarra ere aipatutako bi horietan izango da Murgian, Sie7e ikuskizunarekin. Abuztuaren 27an eta 28an, azkenik, Galiziako Tanxarinakoek Trogloditas antzezlana eskainiko dute, Bengolarran.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide