Giro onean joan dira Aramaioko jaiak

Mirian Biteri 2016ko uztailaren 7a

Asteburuan ospatu zituzten Aramaion San Martin jaiak.

Iaz erretiratutako bost txistulari eta Lagun Artean dantza taldea omendu ostean hasi ziren festak. Egubakoitz gaueko kontzertuak, patata tortilla lehiaketa, kuadrillen arteko pikea edo mozorro afariari, bestelako ekintzak gehitu zitzaizkien aurten; tartean, bertako flamenko eskolaren erakustaldia edo Xementerio taldeko Iban Elejalderi egindako omenaldia, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean.

Hona hemen Aramaioko jaien inguruan Goienak egin duen jarraipen berezia: Aramaioko San Martin jaiak 2016

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago