Aberez beteko dira igandean Sarragoako inguruneak

Mirian Biteri 2016ko eka. 25a, 07:00

Ekainaren azken igandearekin batera egingo dute urteroko Gorbeia inguruko zaldien erakustaldia, Ondategin.

Ekintzaz beteta dago egunotan Gorbeialdea. Zuia Euskaraz gain, Zigoitian ere badute hitzordurik igandean. Urterokoa, gainera: Ondategiko Gorbeia inguruko zaldien XXI. erakustaldia. 10:00etan emango diote hasiera: zaldiak, behiak, ardiak eta ahuntzak egongo dira ikusgai Sarragoa haritzaren ondoan.  

Ekimen gehienak, baina, eguerdian izango dira.  Zigoitiko Oketa Dantza taldearen emanaldiarekin hasiko dira horiek. Jarraian, Oztopo-jauzi txapelketa, horseball erakustaldia, poniak eta herri kirolak izango dira. Azken horren bueltan, Urrezko aizkolarien ligako ekitaldia ikusteko aukera izango dute bisitariek. Luis Mari Bengoa arduratuko da aurten ere zehetasunak emateaz, eta, bide batez, giroa alaitzeaz.

Moxal jana
Boilurreko sukaldariak bitartean, 14:00etatik aurrera banatuko den moxala prestatzen ibiliko dira.
Goiz osoan zehar, gainera, inguruko artisauen produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da; eta fanfarrea Sarragoako bazterrak girotzeaz arduratuko da. Abereak ikusteaz gain, etxeko txikiek ere badute zereginik: puzgarrietan ibiltzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide