Euskarara "etorritakoak" omendu dituzte Zuian

Mirian Biteri 2016ko eka. 23a, 07:00

Aurrera dihardu ekaina, eta horrekin batera, Zuia Euskaraz. Pasa den larunbatean, euskarara "etorritakoak" omendu zituzten. Gaur, osteguna, San Juan bezpera dute, eta, igandean aurtengo egitarauari emango diote amaiera, Zuia Euskaraz Egunarekin.

Aurten, Euskarara Etorri-berriak ardatz hartuta, hainbat ekimen egiten dihardute; tartean, pasa den larunbatean, esan bezala, Murgiako udaletxe plazan izandakoa. Hain justu ere, azken urteotan Zuiako gau eskolan zein beste euskaltegi batean euskara ikasten ibili direnak bildu zituzten; 80 lagun inguru.  

Egitarau oparoa prestatu dute ekimen horren bueltan. Hilaren 8an eman zioten hasiera horri, Jon Maia eta Iñaki Martinez de Lunak "euskarara etorri-berrien" gainean eskainitako mahai inguruarekin. Ordutik hona, ardo dastatzea, zine foruma, umeentzako jolasak eta musika emanaldiak egin dituzte, besteak beste.

Hona hemen datozen egunotarako ekintzak:

Ekainak 23:

  • 19:30 Irrien Lagunak pailazoen ikuskizuna, Bea-Murgia plazan
  • 20:30 Txokolate jana
  • 22:00 San Juan Sua eta Dantza Plaza, Bidabarri dantza taldearekin

Ekainak 25

  • 19:00 Berbapikea, Bea-Murgia etxean.
  • 20:30 JC Gurrutxagaren bakarrizketa toki berean

Ekainak 26

  • 12:00 Kalejira, Bitorianoko bidegurutzetik. Bidean, Zuiako kultura taldeen emanaldiak izango dira.
  • 13:30 Udaletxe plazan, amaierako ekitaldia, eta Ordago taldea.
  • 15:00 Txiste bazkaria igerilekuetan. Bakoitzak bazkaria eramango du.
  • 17:00 Esteibar eta Obietarekin erromeria.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide