Ollerietako Euskal Buztingintzaren Museoa, Washingtonen ikusgai

Erredakzioa 2016ko eka. 6a, 14:19

Smithsonian Folklife Festivalean parte hartuko du museoaren arduraduna Blanca Gomez de Segurak. 500 zeramika-pieza eramango ditu AEBetara.

Blanka Gomez de Segurak, Ollerietako Euskal Buztingintzaren Museoaren arduradunak eta arimak, Washingtonera bidaiatuko du hilaren bukaeran, Smithsonian Folklife Festival-ak gonbidatuta. Izen handiko hitzordu horretan milioi bat pertsona baino gehiago elkartuko dira euskal kultura, artea eta ekonomia ezagutzeko,  Euskadi baita aurtengo herri gonbidatua.

Gorbeiako museo-lantegitik atera dira jada 500 zeramika-pieza AEBetako hiribururantz, ekainaren 29tik uztailaren 10era hiriko Zumardi Nazionalean ikusgai egongo den erakusketarako. Gomez de Segura eta bere alaba, Itxaso Jaio, hau ere buztinlaria, erakusketaren aurrean egongo dira eta, aldi berean, lokatz-modelatze lantegiak eta tornuerakusketak eskainiko dituzte. 

Musika, dantza, literatura, sukaldaritza eta, besteak beste, eskulangintzako 60 profesionalek baino gehiagok osatuko dute euskal ordezkaritza. "Gure kasuan aintzat hartu dute ekimen pribatua izatea, proiektuaren benetakotasuna,  ondarea mantentzeko egiten dugun ahalegina eta kulturarekiko konpromisoa”", adierazi du Blanka Gomez de Segurak. Bertara joan arte, ekainaren 27an, eta itzuleraren ondoren Ollerietako auzoko Museora_Gorbeia hegoaldera, hurbiltzen diren bisitari guztiez pertsonalki arduratzen jarraituko du. Duela 20 urte baino gehiagotatik egiten duen moduan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide