Arabako lehen herri galdeketak parte-hartze zabalenetakoa izan du (%51)

Anakoz Amenabar 2016ko eka. 6a, 10:27

Erain Debagoienaren ekimenez antolatutako herri galdeketara 1.247 lagun zeuden deituta botoa ematera Aramaion, eta %51k parte hartu dute.

Ibarra zein auzoetan jarri zituzten mahaiak goizean goizetik, 16 urtetik gorako aramaioarrek botoa emateko aukera izan zezaten eta, guztira, 639 boto izan ziren (%51). "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?" galderari erantzunez, 602 lagunek BAI erantzun zuten eta 28 lagunek, berriz, EZ. Zazpi baliogabe eta bi zuri ere izan ziren.

Etxafuegoarekin eman zioten hasiera galdeketa egunari, 09:00etan, eta jai giroan izan zen bozketa egun osoa ere. Hamaiketakoa egiteko talogileak, trikitilariak edota Gasteiz Kantuzeko kideak ere izan ziren egunean zehar antolatutako ekitaldien artean.

Debagoienari dagokionez, 16.007 lagunek eman zuten botoa eskualdeko bederatzi herrietan (%29,35ek). Horietatik 1.510 herritarrek euskal estatu independentearen aldeko hautua egin dute (%94,89).

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide