Orain arte Euskaraz bizi nahi dugu Eguna antolatu izan du bertako gazte asanbladak bere kabuz; azken bi urteotan egun osoko jaialdia egin dute Landa inguruan. Horri bultzada eman nahi izan diote, eta horretarako, Udalarekin jarri dira aurten harremanetan.
Gazte asanbladako kide Joanes Galartzak nabarmendu du helburu bikoitza duela aste horrek: "Alde batetik, gure udalerrian euskaraz bizitzeko gogoa duten herritarrei hainbat bilgune eskaini nahi dizkiegu, euskaraz aritzeko aukera naturala izan dezaten". Eta bestetik, urteetan zehar udalerriko euskarazko kultura eskaintza handitzea ere du helburu.
Egitaraua, egunez egun:
Ekainak 3
- 18:00: Zine foruma eta mural margotzea, Durako Sologanan.
Ekainak 4
- 17:00: Euskararen aldeko herri martxa.
Ekainak 9
- 19:00: Koldo Zuazorekin Arabako euskararen gainean gaur egun dakiguna hitzaldia, Zurbaoko txokoan.
Ekainak 11
- 12:00: Herri kirolak.
- 12:00: Haurrentzako puzgarriak.
- 13:30: Olinpiadak.
- 14:30: Bertso bazkaria, Oihane Perea eta Julen Zulaikarekin. Bertso bazkarirako txartelak 10 euroan daude salgai Gasteizko Garraxi tabernan; 660 63 07 78 telefono zenbakian ere eskatu daitezke.
- 16:30: Mus txapelketa, umeen ikuskizuna eta Amaraunaren kontzertua.
- 19:00: Dantza plaza.
- 20:00: Ekitaldia.
- 21:00: Kontzertuak: Astalapo, Egurra ta Kitto eta Ingo al Deu?.