alea.eus

Zuiako Kuadrilla Gorbeialdea deituko da hemendik aurrera

Erredakzioa 2016-05-17 12:07   Gizartea  Gorbeialdea

 Kuadrillako Batzarrak gehiengo osoz hartu du erabakia. Orain, Arabako Batzar Nagusietan onartu behar da.

Zuiako Kuadrilla Gorbeialdea deituko da hemendik aurrera
Murgiako udaletxea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zuiako Kuadrillaren izena aldatu eta hemendik aurrera Gorbeialdeko Kuadrilla izateko foru arau proiektua onartu du gaur Diputatuen Kontseiluak. Halaber, foru arau proiektu hori Arabako Batzar Nagusietara bidaltzea erabaki du, arauz izapidetu eta, hala badagokio, onartu dezaten.

Azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua, kuadrillena, aldatuko da; hain zuzen ere, bere 4. eta 9. artikuluak. Artikulu horietan xedatzen denez kuadrilletatik bat Cuadrilla de Zuia/Zuiako Eskualdea da eta udalerri hauek osatzen dute: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Zigoitia, Legutio, Urkabustaiz eta Zuia.


2016ko otsailaren 9ko idazki baten bidez, kuadrilla horretako batzarrak Foru Aldundiari jakinarazi zion zer erabaki hartu zuen kideen gehiengo osoz, urte bereko otsailaren 3ko aparteko bilkuran; izan ere, izena aldatzeko eskatu du, hemendik aurrera Gorbeialdeko Kuadrilla/Cuadrilla de Gorbeialdea izateko.
Kuadrillako batzarrak proposaturiko aldaketak dakar foru arauaren 4. eta 9. artikulu horiek aldatu beharra.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa