Gorbeiako parke naturaleko azoka larunbatean, Murgian

Mirian Biteri 2016ko mai. 13a, 10:47

Askotariko abereak eta artisau lanak egongo dira ikusgai larunbata goizean, Murgian; eta, Gorbeialdeko produktuak ere erosi ahal izango dira. 

Gorbeiako Parke Naturaleko abeltzaintza azoka horrek balio eman nahi dio ohiko abeltzaintza estentsiboari, funtsezkoa baita naturaguneen habitat eta ekosistemen zaintzan.

200 abelburu
Esan bezala, 10;:00etatik, herri kirolak, abereak eta artisau lanak egongo dira ikusgai, Gorbeialdeko produktuak salgai eta musika animazioa. Guztira, 200 abelburu baino gehiago egongo dira azokan: behiak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak.
 
Era berean, bertako gazta, eztia, garagardoa, likoreak, baserriko ogia eta euskal pastela ere egongo dira; Zigoitia, Zuia eta Urkabustaizkoez gain, Bizkaiko isurialdeko produktuak ere egongo dira bertan bisitarien eskura.
 
Arabako Foru Aldundiak inguruko udalekin batera antolatzen du azoka, zeinek herritarrei ohiko abeltzaintzaren eta baserriko produktuen benetako irudia eta garrantzia ikusarazi nahi dizkien.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide