Idaztea gustuko duzu, eta noizean behin zerbait idazten duzu? Edo, gustuko duzu, baina oraindik ez zara ausartu paper zuriaren aurrean jartzera?
Hala bada, ezin duzu galdu maiatzaren 17rako antolatu dugun tailerra. Yolanda Arrieta idazlearen eskutik, “NITIK GURA: idazketa sortzailearen tailerra” egingo dugu, arratsaldeko 17:30etik aurrera, udaletxeko aretoan.
Idazketaren alde sortzailea lantzeko baliabideak erakutsiko ditu Yolandak, era praktiko batez. Idazteak sortarazten duen izuari aurre egiten irakatsiko du, joko dinamikoen bidez. Sormen prozesuaren aurrean sortzen den blokeoari aurre egiteko bideak ezagutaraziko ditu, era atseginez. Hori guztia gutxi balitz, euskaraz idazteari gustua hartzeko bideak jorratuko dira, bakarkako lana eta talde dinamika uztartuz.
Izena eman beharra dago parte hartzeko: idatzi mezu bat maiatzaren 13a baino lehen euskara@cuadrillazuia.com helbidera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.