Segurtasun gehiago Durako zeharbidean

Erredakzioa 2016ko apirilaren 22a

551.883 euro inbertitu dituzte oinezkoen zein gidarien segurtasuna handitzeko.

Durako zeharbideak segurtasun handiagoa eskaintzen die orain Bergarako errepidearen (A-3002) tarte hori erabiltzen duten gidari eta oinezkoei, lurzati eta etxebizitzetarako sarbideak hobetzeko eta saneamendu sare berri bat eraikitzeko obrak bukatu ondoren. Arabako Foru Aldundiak, guztira, 551.383 euro inbertitu ditu proiektu horretan.

Zeharbide horretan familia bakarreko etxebizitzetara zeramatzaten sarbide ugari zeuden, eta horiek maniobra ugari egitera behartzen zituzten. Horrez gain, ez zuen espaloirik eta, ondorioz, oinezkoek galtzadaren ertzetik pasatzen ziren. Bestalde, etxebizitza horiek ez zuten saneamendu sarerik, eta argindar eta telefonia zerbitzuak airetikoak ziren.
 
Arabako Foru Aldundiak eta Durako Administrazio Batzarrak hitzarmen bat izenpetu zuten gabezia horiek konpontzeko eta erabiltzaileei eta bizilagunei zeharbide seguruago bat eta zerbitzu hobeak eskaintzeko beharrezko obrak egiteko. Emaitza, zeharbide berritua, etxebizitzetarako sarbideak eta hornidura sare berriak berrantolatuta.
 
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago